144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2013ko ekainaren 28an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1. Hasiera batean onestea 2. aldaketa Aiegiko Udalaren 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan aurreikusiarekin bat.

2. Osoko Bilkurak aurrekontuan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean paratu ondoan. Epe horretan herritar eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsiko da. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko erabakian aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Aiegin, 2013ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1310545