2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Aldaketa Atezko eraikuntzaren ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena
Atezko Udalak, 2013ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran, aldaketa hasiera batez onetsi zuen Atezko eraikuntzaren ordenantza orokorrean. Aldaketa hori 2013ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Eritze Atetzen, 2013ko uztailaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.
Aldaketa Atezko eraikuntzaren ordenantza orokorrean
Artikulu aldatuen a) atala gisa honetara gelditu da. Letra lodian adierazten da atal aldatua:
IV. ATALA
Alde zaharretako eraikinak
82. artikulua. Lurzatietako itxiturak.
Forma aldetik haien ezaugarriak usadioko gainerako itxitura tradizionalenak bezalatsukoak izanen dira.
Eraikuntzaren fatxada nagusiari dagokion itxiturari aplikatzekoa, fatxadaren proiekzioek mugatuko dute.
Ez da itxitura bakarrik ere egiten ahalko. Salbuespenez baimentzen ahalko da itxitura duten eraikin finkatuetan, horretarako bidea ematen duten baldintzak badaude topografiaren, funtzionaltasunaren, kokalekuaren edo urbanizazioaren aldetik.
V. ATALA
Eraikuntza berrien baldintza partikularrak
99. artikulua. Lurzatietako itxiturak.
A) Fatxada nagusiaren aitzinaldeari dagokion itxitura.
Eraikuntzaren fatxada nagusiari dagokion itxiturari aplikatzekoa, fatxadaren proiekzioek mugatuko dute.
Ez da itxitura bakarrik ere egiten ahalko. Salbuespenez baimentzen ahalko da itxitura duten eraikin finkatuetan, horretarako bidea ematen duten baldintzak badaude topografiaren, funtzionaltasunaren, kokalekuaren edo urbanizazioaren aldetik.
Iragarkiaren kodea: L1310392