144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Herrilurren desafektazioa, ondoren beste lur batzuekin trukatzeko. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2013ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, aho batez:

1.–Hasiera batean onestea Aresoko 2. poligonoko 428. lurzatiak dituen 3.977,55 metroetatik 341,44 metro koadroren desafektazioa, Ilunbe alderdian.

Desafektazioaren xedea da ondoren trukatzea jabetza partikularra duen beste batekin (Aresoko 2. poligonoko 146. lurzatia), José Javier Nieto Barandarena baita. Horrela bertan ibaiko igerileku naturalizatua eraikitzen ahalko da, Astomela errekan barnakoan. Ibaiko igerilekua eraikiko da jostetarako eta interpretaziorako parte-hartzearen barnean, aresoar eta bisitari guztien erabilera eta gozamenerako.

2.–Erabileraren lagapena arautzen duen baldintza-agiria onestea, herrilurrak desafektatu aurretik, ibaiko igerilekua eraikitzeko, Astomela errekan barnakoan.

3.–Herrilu hori herri Udalaren ondarera itzuliko da baldin eta desafektazio honi bidea ematen dioten xedeak edo hura lotu zuten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira, ibaiko igerilekua eraikitzeko baimena ematen duen Ebroko Ur Konfederazioaren behar den aldez aurreko txostena barne, baita diru-laguntza ematea Leader 4 ardatzaren barnean.

4.–Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatuarekin bat, hilabeteko jendaurreko aldia izanen da, interesdunen espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Areson, 2013ko uztailaren 8an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1310211