2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Deuseztatzea 2013ko ekainaren 7an hartutako erabakia, trukaketari buruzkoa
Aresoko Udalak, 2013ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, onetsi zuen trukatzea 341,44 metro koadro 2. poligonoko 428. lurzatiaren 3.977,55 metroetatik, Ilunbe alderdian, Aresoko herrilurren barnean.
Erabaki hori 2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24an.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 62.1 e) artikuluan oinarrituta, hartutako erabakia erabat deuseza da, legez ezarritako prozedura alde batera utzita hartu delako.
Horregatik guztiagatik Aresoko Udalak, 2013ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, aho batez:
Lehendabizikoa.–Indarrik gabe uztea 2013ko ekainaren 7an hartutako erabakia, Ilunbe alderdian 341,44 metro koadro trukatzeari buruzkoa, erabat deuseza izateagatik.
Bigarrena.–Erabakia deuseztatu denez, ondoriorik gabe uztea 2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24koan, argitaratutako iragarkia.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Aresoko Udalaren iragarki oholean argitaratzea.
Areson, 2013ko uztailaren 8an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1310210