144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1051/2013 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Gizarte Politiketako Departamentuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendariaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluan adierazten da administrazioko organo bateko titularraren kargua hutsik denean, edo titularra kanpoan edo eri denean zilegi izanen dela izendapenak egiteko organo eskudunak izendatzen duen pertsona batek aldi baterako ordeztea. Ordezkorik izendatu ez bada, gainean duen administrazioko organoak izendatzen duenak hartuko ditu bere gain administrazioko organo horren eskumenak. Ordezkapenak ez du eskumen aldaketarik ekarriko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduaren 41.3 artikuluan xedatzen denez, zerbitzuetako zuzendariak eta ataletako, bulegoetako eta beheragoko unitateetako buruak zer organoren mende dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak izendatzea, horretaz araudi berariazkorik ez baldin bada. Artikulu beraren 4. atalak ezartzen du ordezkapenak esparru orokor baterako edo esparru zehatz baterako ezar daitezkeela, eta, 6. atalak agintzen du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko ordezkoen izendapena.

Hori dela eta, Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren eskumena da Kontsumo Zerbitzuko zuzendariaren aldi baterako ordezkoak izendatzea ebazpenaren bidez, kargua hutsik dagoenean, zuzendaria kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak izanen dira zuzendaritza nagusi horren mende dauden atalburuak, hurrenkera honetantxe:

1. Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Ataleko burua.

2. Merkatua Kontrolatzeko Ataleko burua.

Bigarrena. Ebazpen honen aurreikusten den ordezkapena esparru orokorrekoa da, ordezkatuaren eskumeneko eginkizun guztiak betetzeari baitagokio.

Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendariari, Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Ataleko buruari, eta Merkatua Kontrolatzeko Ataleko buruari, Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegoko buruari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko uztailaren 4an.–Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Mariano Oto Vinués.

Iragarkiaren kodea: F1310038