2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Alkatetzaren eskuordetzea
Altsasuko alkateak, 2013ko uztailaren 10ean, ebazpen hau eman du:
“Alkatetzaren 2013KO 887. Ebazpena.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1. Juan Carlos Orellana Bengoetxea jauna, lehenengo alkateordea, eskuordetzea, aurtengo uztailaren 13tik uztailaren 21 arte, biak barne, Alkatetzak dituen eginkizunetarako.
2. Ebazpen hau Juan Carlos Orellana Bengoetxea jaunari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Egintza edo erabaki honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barnean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua.”
Altsasun, 2013ko Uztailaren 10ean.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1310325