144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

2013ko apirilaren 4ko alkatearen 65/2013 ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

65/2013 Ebazpena, apirilaren 4koa, Berako alkateak emana, Biztanleen Udal Erroldan ofizioz bajak emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik, bizilagun batzuek, euren etxean bizi ez direnez, behean aipatzen diren pertsonei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatzia:

–Elvia Patricia Villanueva Perez.

–Jose Fernando de Almeida.

–Julia Maria de Oliveira Gomes.

–Jose Mario de Almeida de Oliveira.

–Raul Gonzalez Enguita.

–Andoni Idueta Usatorre.

–Batista Bruna Fernandes Metzker.

Kontuan hartuz, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1) Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsonei ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2) Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela interesdunei jakinaraztea. Azken kasu horretan, egoki juzgatzen dituzten dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

3) Ebazpen honen aurka ondoko errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Admimnistrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2013ko uztailaren 11n.–Alkatea, María Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1310362