144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontuko 1/2013 aldaketaren espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 1/2013 espedientea Udalaren 2013ko aurrekontuan; 14.850 eurokoa, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2013ko ekainaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

KREDITU GEHIKUNTZA

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 4440 13000

Kaleen garbiketako langileen ordainsaria

7.810,00 euro

1 4320 130111

Eraikinen garbiketako langileen ordainsaria

7.040,00 euro

GUZTIRA

14.850,00 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

1 3140 16001

Lan-kontratudunen Gizarte Segurantza

14.850,00 euro

GUZTIRA

14.850,00 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2013ko uztailaren 3an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1310202