144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 42/2011 prozedura

Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiko idazkaria:

Aditzera ematen dut: Epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 42/2011 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Khalid Amghar-i legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2013ko uztailaren 2an.–Idazkari judiziala, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1310014