144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu ez judizialak betearazteko 133/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000133/2012 prozeduran dekretua eman zen 2012ko uztailaren 16an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Dekretu haren bidez 13007. finkaren bahitura egiteko erabakia hartu zen (Iruñeko Jabetzaren 4. Erregistroan inskribatutako finka: 1.269. liburukia, 258. liburua, 41. orria),

Eta Eleuterio Ducay Larrea eta Fermín Ducay Larrea jaunei legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko ekainaren 21ean.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1309450