4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 143/2013 prozedura arrunta
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 143/2013 prozeduran epaia eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Eta Distaca, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio epaiaren kontra erregutze-errekurtsoa jar daitekeela, jakinarazi eta bost eguneko epean iragarriko dena.
Orobat, hartzaileari jakinarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko ekainaren 21ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1309540