2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Aldaketa xehakatua Adiosko (Nafarroa) Arau Subsidiarioetan, UCH-4 unitateari dagokionez. Behin betiko onespena
Adiosko Udalak, 2013ko uztailaren 16an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arau Subsidiarioetan aldaketa xehakatua egiteko proiektua, ondotik ematen den erabakiaren xedapen zatiari jarraikiz, haren testu arautzailea iragarki honi gehitu baitzaio eranskin gisa.
1. Begin betiko onestea Arau Subsidiarioetan aldaketa xehakatua egiteko proiektua, 2. poligonoko 6. lurzatian ekipamenduetarako eta ekipamendu komunitariorako espazioa handitu beharrez.
2. Erabaki hau eta araudi aldatua Foru Komunitateko Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Espedientea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea.
ARAUDIARI BURUZKO ERANSKINA
Aldaketaren funtsa da handitzea ekipamenduetarako eta ekipamendu komunitariorako espazioa, frontoi estali gabeari eta Herriko Etxeari lotua dagoena, eta hura sartzea ekipamenduen tokiko sisteman.
Alde Zaharreko UCH-4 unitatea handiturik gelditu da eraikinen esparrura; horren ondorioa da eraikuntza multzo bat esleitzea; haren ordenantza 3.a da.
Lerrokadurak eta garaierak grafikoki definitu dira.
Hemen aipatzen ez diren bertze alderdi batzuei dagokienez, R.3 jarduketa eremua dela-eta hirigintzari buruz arau eta ordenantza orokorretan indarra duen araudi berariazkoak balio du.
Adiosen, 2013ko uztailaren 17an.–Alkatea, Andrés Pérez Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1310442