4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua
Rosa M. Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen du:
Edgar Oswaldo Andrango Changok eskaturik, organo judizial honetan titulu judizialak betearazteko 66/2013 autoak bideratzen ari dira S.U.R.E. Tafalla, S.L.ren aurka, eta haien barrenean ebazpena eman da gaurko egunean. Ebazpenaren kopia ikusgai dago epaitegi honetan.
Eta S.U.R.E. Tafalla, S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2013ko uztailaren 18an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1310691