4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 378/2011 falta-judizioa
Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Fede eta lekukotza ematen dut: 378/2011 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako epaia. Hona hemen hitzez hitz haren idazpurua eta epaitza:
57/2013 epaia. Agoitzen, 2013ko ekainaren 3an.
Ana José Añón Montón andreak, Agoizko eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, familiako beharkizunak ez betetzearen ondorioz bideratu diren 378/11 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzaile gisa aritu da José Luis Peña Couceiro jauna, eta alderdi salatu gisa Luz María Olivan Fanlo andrea.
Epaitza:
Luz María Olivan Fanlo andrea kondenatzen dut, Zigor Kodearen 74. artikuluari dagokionez, 618.2 artikuluko familiako beharkizunak ez betetzearen ondoriozko falta jarraitu baten egilea den aldetik, hilabete 1eko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota hain zuzen, hau da, 180 euro guztira. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 790.etik 792.era bitarteko artikuluekin loturik 976. artikuluan xedatutakoaren arabera, haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan; eta epaiaren lekukotza egin bedi, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta jasota geldi dadin eta Luz María Olivan Fanlo andreari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Agoitzen, 2013ko ekainaren 28an.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domenech.
Iragarkiaren kodea: J1309745