144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko epea irekitzea

Mairagako Mankomunitateak, 2013ko uztailaren 18an egin bilkura berezian, bertan ziren guztiak bat etorrita erabaki zuen abiatzea lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesua.

Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, prozesuan sartzeko interesa dutenek Mairagako Mankomunitateko buruari zuzenduko dizkiote eskaerak, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, mailari dagokion titulazioarekin batera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 12 eta 15. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2013ko uztailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1310634