2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko prozesua irekirik
Etxarri Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko uztailaren 4ko bilkuran, ondokoa erabaki zuen bertaratutako guztiak ados egonik:
1. Etxarri Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesua abiaraztea, integrazio prozesua arautzeko 19/2013 Foru Legean, maiatzaren 29koan, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzkoan, ezarritakoari jarraituz.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta bi hilabeteko epea irekitzea argitalpen horretatik hasita, interesdunek integraziorako eskabidea aurkez dezaten.
3. Erabaki hau interesdunei igortzea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Etxarri Aranatzen, 2013ko uztailaren 20an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Ardaiz Esteban.
Iragarkiaren kodea: L1310457