1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
FC250/2013 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiak emana, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiko Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko eta Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendariak, ataleko buruak, bulegoko buruak eta beheragoko beste unitate batzuetako buruak zer organoren menpe dauden, horrek izanen du ordezkoak izendatzeko eskumena, horri buruzko berariazko araudirik ez badago, betiere kargua hutsik dagoenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean edo aldi baterako ezintasunen bat dutenean.
Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena izan ezik.
Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Berrikuntza Sustatzeko Ataleko burua.
b) Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Ataleko burua.
c) Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko burua.
2. Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Enpresen Lehiakortasunaren Ataleko burua.
b) Proiektu Estrategikoen eta Enpresa Politiken Ataleko burua.
c) Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2013ko uztailaren 4an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusia, María Jesús Valdemoros Erro.
Iragarkiaren kodea: F1309982