139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arakilgo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, 14. poligonoko 379. lurzatian eragiten duena, Ihabarren. Hasierako onespena

Arakil Ibarreko Udalak, 2013ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen egiturazko antolamenduko determinazioetako aldaketa puntuala, Héctor Escuderok sustatua, 379. poligonoko 14. lurzatian, Ihabarren.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuarekin bat, hasierako onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Arakilen, 2013ko uztailaren 8an.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: L1310100