2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Xehetasun azterlana Harrobietako zeharkaleko 4. zenbakian
Behin betiko onespena
Antsoaingo Udalak, 2013ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, José María Prada Velázquez arkitektoak prestatua eta Harrobietako zeharkaleko 4an dagoen eraikineko jabekideek sustatua, higiezinean igogailua paratzeko.
Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2013ko uztailaren 11n.–Jarduneko alkatea, María Aránzazu Biurrun Urpegui.
Iragarkiaren kodea: L1310083