3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03067 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Agoitz Irazoqui Alzugaray.
I.F.Z. zenbakia: 44558532 B.
Helbidea: Bittiria 35, 3.a esk., 31770 Lesaka (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Agiñako erreka.
Eskatutako emaria: 0,6 l/s.
Tokia: Telleria alderdia.
Udalerria eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).
Erabilera: etxerako.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik hazbeteko diametroa eta 300 m-ko luzera dituen hodia aterako da erregulazio-biltegiraino. Hortik beste 500 metro egiten ditu familia bakarreko etxebizitzaraino.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2013ko ekainaren 24an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1309378