139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa. A/31/03091 NL/sr. espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Eva Arrechea Irigoyen.

I.F.Z. zenbakia: 44610560 J.

Helbidea: San Juan, 14, 31791 Sunbilla (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Askoiti iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0416 l/s.

Udalerria eta probintzia: Sunbilla (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 1 km-ko luzera duen hodia aterako da behitegiaren ondoko erregulazio biltegiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Sunbillako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2013ko ekainaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1309032