139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-S-226

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Arraitzako saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Ibilgua: Ipasate erreka (Arga ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Alaitz mendilerroa.

Isurketa eginen den udal mugapea: Zabaltza (Nafarroa).

Mankomunitateak baimena eskatu du “Arraitzako emisarioa eta arazketa (SM286966a)” izeneko lanean deskribaturik dauden lanetarako. Iruñerriko Mankomunitateak idatzi zuen lan hori 2012ko azaroan. Isurketaren gehieneko bolumena 4.500 m³-koa da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko ekainaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1309988