139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Funtzionario bilakatzeko prozesuaren hastapena

Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoaren arabera (109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 10ekoan), 2. artikuluan eta hurrengoetan Nafarroako Toki Entitateetako lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea arautzen baita, zerbitzuen mankomunitate honek, 2013ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, honako ebazpen hau eman du:

ERABAKI DA:

1. Uharteko Udaleko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozedura hastea, aipatutako foru dekretuan ezarritako baldintzen arabera.

2. Bi hilabeteko epea ezartzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aipatu foru legearen 4. artikuluko baldintzak betetzen dituzten Uharteko Udaleko lan-kontratudun finkoek eskaerak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2013ko uztailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Patricia de Pedro Aparicio.

Iragarkiaren kodea: L1309974