2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko (BBBPB) aldaketa partziala, Arguedicas-Magdalena eremua. 776. lurzatia, 5. poligonoa eta ondoko lurzatiak
eta exekuzio unitateak
2013ko ekainaren 17ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa partziala (Arguedicas-Magdalena eremua), 5. poligonoko 776. lurzatia eta ondoko lurzatiak eta exekuzio unitateak ukitzen dituena, aurreko 31. exekuzio unitatearen birmoldaketarekin eremu publikoan konpentsatzeko, Tuterako Udalak sustatua, Juan Pablo Galán García udal arkitektoak prestatutako proiektuarekin bat, 2013ko maiatzekoa baita; eta espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Espedientea Hirigintza Gerentziako Zentroan dago (Herriko Etxeko 4. solairua) interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, idatziz, Udalaren erregistro orokorraren bidez.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2013ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1310024