2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Xehetasun azterlana 455. lurzatiko 140. etxe-sailean
(San José ikastetxeko eraikina). Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2013ko ekainaren 25ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea 455. lurzatiko 140. etxe-sailerako (San José ikastetxeko eraikina, 34. poligonoko 455. lurzatia) xehetasun azterlana, Gurutzearen Alaben Kongregazioak sustatua, Alde Zaharreko BBPBak ezarritako eraikuntzako gehieneko lerrokadurak berriz ere definitzeko.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76 eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.
Tafallan, 2013ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1309986