139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Udal Plan Orokorreko 5. sektoreko UT 2.2 unitatea
birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko uztailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen San Adriango Udal Plan Orokorreko 5. sektoreko UT- 2.2 unitatea birzatitzeko proiektua, 2013ko ekainaren 28ko agiriaren arabera, José Martín Errea Rodríguez arkitektoak prestatua, eta Konpentsazio Batzordeak sustatua. Agiriaren barnean memoria, akta eta sei plano sartu dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

San Adrianen, 2013ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1310103