139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa 2013ko plantilla organikoan

Ribaforadako Udalak, 2013ko uztailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen aldaketa plantilla organikoan, kontu-hartzailearen lanpostuari dagokionez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emandako ekainaren 10eko 195/2013 Foru Agindua aplikatuz, probak gainditu dituzten ondoko zerrendako izangaiei Nafarroako toki entitateetan B taldeko kontu-hartzaile aritzeko gaikuntza ematen baitie eta funtzionario izendatzen baititu esleitutako lanpostuan funtzio publiko horiek bete ditzaten; 2013ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 18koan, 2013ko plantilla organikoaren behin betiko onespena argitaratuta, aldaketak honako testu hau izanen du:

Funtzionarioak (jardunean)

–Ana Aicúa Adrián. Kontu-hartzailea. Maila: B. Bateraezintasuneko osagarria: %35.

Ribaforadan, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1310049