2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2013ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, 2013ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen gaineko espedienteak onetsi zituen.
Espediente horiek Udal Idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritar interesdunek aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia alegaziorik gabe iragaten bada, direlako aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 286. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.
Ribaforadan, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1310048