139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Etxabakoitz Iparreko ARS-5 unitateko U.I. XX unitateko
S-1 sektorean sartutako sistema orokorrak gauzatzean,
lurrak aldez aurretik lortzeko zuzeneko okupazioaren espedientea (hiri igogailua paratzea, Urdánoz multzoaren ondoan).
Ukitutako jabeen, ondasunen eta eskubideen zerrenda.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko uztailaren 2an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 02-JUL-13 (9/PU).

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko apirilaren 23an hartutako erabakia (9/PU), hasiera batean onetsi zuena, Etxabakoitz Iparreko ARS-5 unitateko U.I. XX unitateko S-1 sektorean sartutako sistema orokorrak gauzatzean, lurrak aldez aurretik lortzeko zuzeneko okupazioaren espedientea, eta okupazio horrek ukitutako ondasunen, eskubideen eta jabeen banakako zerrenda zehatza; eta jendaurreko aldia igarota inork ez duela alegaziorik aurkeztu; honako hau erabaki da:

1.–Onestea ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda, Construcciones Artaso Hermanos, S.A.renak baitira eta aipatu exekuzio unitateko sistema orokorretan sartzen diren lurren zuzeneko okupazioak ukitu baititu:

KATASTROKO
IDENTIFIKAZIOA

ERREGISTROKO
IDENTIFIKAZIOA

OKUPATU BEHARREKO AZALERA

EREDU-APROBETXAMENDUA*

Pol.

Lurzatia

Azalera

Erregistroa

Finka

4

2129

303,15 m²

Iruñeko 4.a

2.041

303,15 m²

0,5252 AU/m²

4

2130

3.824,74 m²

Iruñeko 4.a

2.047

47,85 m²

0,5252 AU/m²

(*) “Done Jakue bidea bizitegi parkea” izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialak 0,5252 AU/m² determinatzen ditu. Dena dela, exekuzio unitaterako onesten dena izanen da aprobetxamendua.

2.–Javier López Rodríguez Proiektu Estrategikoetako zinegotzi delegatuari eta José Ignacio Alfonso Pezonagari ahalmena ematea era berean, okupazio aktak eta haiek gauzatzeko beste edozein agiri sinatzeko.

3.–Erabaki hau bakarka jakinaraztea ukitutako titularrari, zuzeneko okupazioko aktak egiteko.

4.–Erabaki hau Udalaren iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietako batean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat.

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1310097