139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Tafalla kaleko 12ko eraikinean, oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2013ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-JUN-13 (4/CU).

“Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko urriaren 9an harturiko erabakia, hasiera batean onesteko Tafalla kaleko 12ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, beheko solairuan Amaia, 13ko jabeen elkartearena den lokaletik 2 m² desjabetzea aurreikusten duena. Gainera, espedientea jendaurrean egon da hilabetez iragarkiak paratuta 2012ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ean, eta hemengo prentsan, eta jendaurreko aldi horretan alegazioak aurkeztu zituen Vicente Zalba Almándozek, Amaia, 13ko jabeen elkartearen izenean, 2012ko abenduaren 4an. Alegazio horiek plan berezia eskatu dutenei igorri zitzaizkien.

Ikusirik Plan Berezia prestatu duen taldeak alegazioei erantzuteko idatzi duen txostena, Tafalla, 12ko jabeen elkarteak 2013ko martxoaren 25ean aurkeztu zuena, eta ikusirik Udaleko txosten tekniko-juridikoa, erabaki honen zati dena, eta horrekin bat eta jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuari eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 22.2.c) artikuluan nahiz aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatuari, hau erabaki da:

1.–Onestea alegazioen txosten tekniko-juridikoa, honi erantsia.

2.–Ezestea Vicente Zalba Almándozek aurkeztutako alegazioak, plana prestatu duen taldeak 2013ko martxoaren 25eko txostenean (erantsi baita) adierazitako arrazoiengatik.

3.–Behin betiko onestea Tafalla kaleko 12an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Udal Erregistroan 2011ko uztailaren 4an aurkeztutako agiriaren arabera.

4.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela beheko solairuan dagoen patioan (Amaia, 13ko jabeen elkartearena baita) 2 m² okupatzea; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, Tafalla, 12ko jabeen elkartearen alde diharduen administrazio gisa.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.”

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1310093