139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Eslava kaleko 5eko eraikinean, oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2013ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-JUN-13 (5/CU).

“Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko otsailaren 12an harturiko erabakia, hasiera batean onesteko Eslava kaleko 5eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, beheko solairuan Ángel María Díaz Huarte Mendicoa eta Ana Lucía Fernández Gil Ferreroren jabetzako lokaletik 8,57 m² desjabetzea aurreikusten duena. Gainera, espedientea jendaurrean egon da hilabetez, iragarkiak paratuta 2013ko 39. eta 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan (otsailaren 26an eta martxoaren 21ean, hurrenez hurren) eta hemengo prentsan, eta jendaurreko aldi horretan alegazioak aurkeztu zituen Ana María Díaz Fernández Gilek, bere aitaren jaraunspena onartzeko eskritura aurkeztu baitu, lokalaren titularra dela frogatzen duena, nahiz eta ez duen erregistroko inskripzioa aurkeztu.

Aurkeztutako alegazioek jabetzaren kontua azaldu besterik ez dute egiten, Plan Bereziaren edukia ukitu gabe.

Ikusirik aurkeztutako alegazioak, Plan Bereziaren edukia errekurritzen ez dutenak, eta Udaleko txosten tekniko-juridikoa, erabaki honen zati dena, eta horrekin bat eta jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuari eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan nahiz aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatuari, hau erabaki da:

1.–Aurkeztutako alegazioak ezestea, Plan Bereziaren edukiarekin zerikusirik ez duten gaiei buruzkoak direlako, baina, hala ere, hurrengo jarduketetan kontuan izatea alegatu den lokalaren titulartasuna, eta Ana María Díaz Fernández Gili oroitaraztea finkaren erregistroko titulartasuna frogatu beharra duela, desjabetzearen izapideetarako.

2.–Behin betiko onestea Eslava kaleko 5ean dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Udal Erregistroan 2012ko urriaren 16an aurkeztutako agiriaren arabera.

3.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela Eslava kaleko 5ean beheko solairuan dagoen lokalaren (Ana María Díaz Fernández Gilena baita) 8,57 m²-ren okupazioa; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen elkartearen alde diharduen administrazio gisa.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.”

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1310092