139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Curia kaleko 14ko eraikinean, oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2013ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-JUN-13 (6/CU).

“Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko uztailaren 3an harturiko erabakia, hasiera batean onesteko Curia kaleko 14ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, beheko solairuan Lecotext, S.L.ren lokaletik 5,24 m² desjabetzea aurreikusten duena. Gainera, espedientea jendaurrean egon da hilabetez iragarkiak paratuta 2012ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 14an, eta hemengo prentsan, eta jendaurreko aldi horretan alegazioak aurkeztu zituen Marta Uriarte Rosagarayk, 2012ko abuztuaren 31n, gero, Udalak eskatuta, osatu zituenak 2012ko urriaren 24an. Alegazio horiek Plan Berezia eskatu dutenei igorri zitzaizkien.

Ikusirik Plan Berezia prestatu duen taldeak alegazioei erantzuteko idatzi duen txostena, eta ikusirik Udaleko txosten tekniko-juridikoa, erabaki honen zati dena, eta horrekin bat eta jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuari eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan nahiz aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatuari, hau erabaki da:

1.–Onestea alegazioen txosten tekniko-juridikoa, honi erantsia.

2.–Ezestea Marta Uriarte Rosagarayk aurkeztutako alegazioak, plana prestatu duen taldeak txostenean (erantsi baita) adierazitako arrazoiengatik.

3.–Behin betiko onestea Curia kaleko 14an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Udal Erregistroan 2011ko abenduaren 16an aurkeztutako agiriaren arabera.

4.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela Curia kaleko 14an beheko solairuan dagoen lokalaren 5,24 m²-ren okupazioa; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen elkartearen alde diharduen administrazio gisa.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.”

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1310091