139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

U.I. XVI-ko ZN-2 birzatitzeko proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-14ri dagokiona (Hegoaldea Tenis). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2013ko ekainaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 25-JUN-13 (4/UV).

“U.I. XVI-ko ZN-2 birzatitzeko proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-14ri dagokiona (Hegoaldea Tenis), hasiera batean onetsi ondoan (JOB/20-11-2012), jendaurrean egon da eta epe horretan José Miguel Iragui Iraolak, Mercedes Fdez. de Arcaya Iraguik eta Fco. Javier Fdez. de Arcaya Iraguik alegazioa aurkeztu dute. Hori ikusita, eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2013ko ekainaren 10eko espedienteko txostenarekin bat, erabaki da:

1. Ezestea José Miguel Iragui Iraolak, Mercedes Fdez. de Arcaya Iraguik eta Fco. Javier Fdez. de Arcaya Iraguik aurkeztutako alegazioa, ZN-2ren Konpentsazio Batzordearen Batzar Orokorrak, 2013ko martxoaren 26an egin osoko bilkura berezian, onetsi zuen txostenaren eta 2013ko ekainaren 10eko Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen txostenaren arabera.

2. Behin betiko onestea U.I. XVI unitateko ZN-2 birzatitzeko proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-14ri dagokiona (Hegoaldea Tenis), Francisco Domeño Gáratek tramitatzeko aurkeztua, Konpentsazio Batzordeko burua baita.

3. Erabaki hau interesdunei eta Jabetza Erregistroari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2013ko uztailaren 2an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1309987