2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Datu pertsonalen bi fitxategi berri sortzea
2013ko ekainaren 27ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, ondoren zehazten diren bi fitxategi berri sortzea onetsi zen:
Lehena.–Ondoko fitxategiak sortzea, honako ezaugarri hauek eta egitura hau dituztela:
KALEZ KALEKO SALMENTA
–Xede eta erabilera aurreikusiak: kalez kaleko salmenta kontrolatzea, lizentzia ematea, baldintzak, postuen esleipena, tasa kobratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, datu pertsonalak ematen baitituzte behar den lizentzia idatziz eskatzean Orkoiengo Udaletxean.
–Norbanako eta talde ukituak: Orkoiengo udalerrian kalez kaleko salmentarako interesa duten saltzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, telefonoa, irudia.
Inguruabar sozialen datuak.
Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Orkoiengo Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Orkoiengo Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
WEB ORRIKO DATUAK
–Xede eta erabilera aurreikusiak: haren helburua da administrazio elektronikoan sartzen eta sarean tramiteak egiten laguntzea.
–Datuak nola eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte datuak, Udalaren web orrian horretarako prestatzen diren dokumentuetan.
–Norbanako eta talde ukituak: web orriko erabiltzaileak eta herritarren karpetaren zerbitzuan erregistratuta dauden erabiltzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, telefonoa.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Orkoiengo Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Orkoiengo Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Orkoienen, 2013ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1310105