139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udalaren 2013-2014ko kirol eta kultura jardueretako
prezio publikoak. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2013ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Udalaren 2013-2014ko kirol eta kultura jardueretako prezio publikoak iazko kopuru beretan uztea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi den prezio publikoen proposamena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, proposamena behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2013ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1310101