139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Lizasoaingo 253. lurzatia urbanizatzeko proiektua
Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko ekainaren 24an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehena.–Hasiera batean onestea Lizasoaingo 253. lurzatia urbanizatzeko proiektua, María Reyes Latienda Martínezek sustatua.

Bigarrena.–Urbanizatzeko proiektu hori hogei egunean jendaurrean edukitzea, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, eta orobat iragarkia argitaratzea Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du urbanizatzeko proiektua, baita bidezko diren alegazioak aurkezten ere. Horri dagokionez, interesdunen eskura gelditu da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean; jendeari harrera egiteko ordutegian eginen da, astelehenetik ortziralera, 9:30etik 14:00ak arte.

Hirugarrena.–Erabaki hau banan-banan jakinaraztea urbanizatzeko proiektuaren esparruan sarturik dauden lurren jabeei.”

Oltza Zendean, 2013ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Pedro M.ª Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1310088