2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
“Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa 2013ko ekitaldirako. Hasierako onespena
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarria betez, Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Noaingo “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa 2013ko ekitaldirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aldaketa hau hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Noain Elortzibarren, 2013ko uztailaren 4an.–Jarduneko alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1310043