2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2013ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontuko orokor eta bakarreko aldaketaren espedientea. Hona hemen laburpena:
Gastuen kontu-saila: ikastetxe publikoko komunak berritzea: 49.000 euro.
Kreditu bereziaren bidez egin diru-sarrera batekin finantzatuko da, 2012ko ekitaldiko Diruzaintzako gerakinaren kontura; 49.000 euro dira.
Jendaurreko hamabost egun balioduneko tramitea hasten da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Murchanten, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1310080