2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
1/2013 eta 2/2013 aldaketak 2013ko aurrekontu orokorrean. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2013ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1/2013 eta 2/2013 espedienteak. Kreditu gehikuntzak dira, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuak eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza dutenak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3. artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.
Martzillan, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, José M. Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1310009