139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Aldaketa Udal Planaren determinazio xehakatuetan.
Behin betiko onespena

Lukingo Udalak, 2013ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko hirigintza araudi partikularraren 55.3 artikuluko aldaketaren espedientea, Roberto Urabayen Sanz de Galdeanok sustatua; haren testua argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuaren ondorioetarako:

LAUGARREN TITULUA

Arauak lurzoru urbanizaezinean

II. KAPITULUA

Eraikuntzaren baldintza partikularrak

55. artikulua. Nekazaritzako eraikin eta instalazioak.

3.–Nekazaritzako biltegiak:

Nekazaritzako biltegiak baimentzen ahal dira gutxienez 5.000 m² dituen lurzati bati atxikita badaude, betiere gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean eta ustiapen naturalerako baldin bada. Biltegiaren beharra egiaztatu beharko da, kasu bakoitzean kudeatzen den nekazaritzako ustiategiaren arabera. Azken batean, hura eraikitzea Udalak baimenduko du, ala ez, aurkeztutako eskaera oinarritzat hartuta.

Nekazaritzako biltegiak baimentzen ahal dira nahiz eta lurzatia ez izan 5.000 m²-koa, baina betiere sustatzaileak frogatzen badu 5.000 m²-tik gorako nekazaritzako ustiategia baduela.

Nekazaritzako biltegiak baimentzen ahalko dira, lurzatiaren azaleraren %25 baino gutxiago okupatzen badute eta gehieneko azalera eraikigarria 800 m²-koa bada.

–Solairu kopurua: 1.

–Erlaitzaren gehieneko garaiera: 6 metro.

–Estalkia: bi isurkikoa.

–Eraikuntzako materialak: hirigintzako araudi bereziaren hirugarren tituluan aipatzen diren eraikuntza baldintza orokorretan debekatzen ez diren guztiak.

–Gutxieneko atzeraemangunea mugetara: 6,00 m.

–Bideetarainoko gutxieneko atzeraemangunea: 6,00 m.

–Errepideetarainoko gutxieneko atzeraemangunea: 100 m.

Lukinen, 2013ko uztailaren 5ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Aurelio Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L1310114