139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Leatxeko Gazte etxearen funtzionamendua arautzen duen
udal ordenantza. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2013ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Leatxeko Gazte etxearen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leatxen, 2013ko uztailaren 4an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1309975