139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren ebazpena

Kontuan hartuta alkatea udalerritik kanpo egonen dela oporrengatik 2013ko uztailaren 13tik 24ra arte, bi egun horiek barne, beharrezkoa da alkateordeetako bat ordezko izendatzea herritik kanpo dagoen bitartean.

Zuzenbideko oinarriak

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluan ezarritako aginduak.

Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.b) artikuluak legez ematen didan ahalmena,

EBATZI DUT:

Lehena.–José Salas Martín bigarren alkateordea alkatearen ordezko izendatzea, herritik kanpo nagoen bitartean jardun dezan, 2013ko uztailaren 13tik 24ra (biak barne).

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Uharten, 2013ko uztailaren 3an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1310079