139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Aldaketa, Eugiko herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2013ko apirilaren 4an, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Eugiko herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean. Gisa hartara, mendiko pisten zerrendan Sagardegi eta Baserdi alderdietakoak sartu dira. Iragarkia 2013ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren 1. eranskineko aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eugin, 2013ko ekainaren 28an.–Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.

ORDENANTZA FISKALA, EUGIKO HERRIKO BIDEEN ETA BASOKO PISTEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

1. ERANSKINA

–Gazteluko pista, harrobiraino.

–Urkiloko pista.

–Errekabeltzeko pista.

–Gualarritik Eskuñetarako bidea.

–Alorrandiko pista.

–Sasoandik Elikadorerako pista.

–Usetorko pista.

–Presatik Ategirako pista.

–Erosetatik Barlandarako pista.

–Sevillano bordatik Gurutxagarainoko pista.

–Osaberritik Asturretarako pista.

–Sagardegiko pista (Erregerena mendia).

–Baserdiko pista (Erregerena mendia).

Iragarkiaren kodea: L1310107