2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Ordenantza fiskala, Eguesibarko Udalaren enpresa
mintegiaren espazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena
Udalak, 2013ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen tasak ezartzea Eguesibarko Udalaren enpresa mintegiaren espazioak erabiltzeko, eta orobat, hasiera batean onetsi zuen hura arautzen duen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1310047