2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Herritarren partaidetza arautzen duen udal ordenantza.
Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, 2013ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Herritarren partaidetza arautzen duen Eguesibarko Udaleko ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1310044