2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Zeremonia zibilak arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, 2013ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zeremonia zibilak arautzen dituen ordenantza. Eguesibarko Herriko Etxean harrerak eta agurrak egitea.
Hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratzen da, hogeita hamar egun baliodunean herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal izan ditzaten. Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1310042