139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesibarko Udalaren enpresa mintegiaren eta bulegoen espazioaren erabilera arautzen duen erregelamendua.
Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2013ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eguesibarko Udalaren enpresa mintegiaren eta bulegoen espazioaren erabilera arautzen duen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1310022