139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Alkatetzaren dekretua. Eskuordetze berezia

Cortesko Udaleko alkate udalburuak emandako 81/2013 Ebazpena, uztailaren 5ekoa, eskuordetze berezia ematen diona María Concepción Ausejo Gómez zinegotziari, adineko pertsonendako jantoki zerbitzua ezartzeko eta kudeatzeko.

Javier Blasco Mendívil, Cortesko Udaleko alkate udalburua naizen honek,

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4 artikuluak ezartzen duela alkateak eskuordetze bereziak egiten ahal dizkiola edozein zinegotziri, gai zehatzak zuzendu eta kudeatzeko.

EBATZI DUT:

Lehena.–Eskuordetze berezia egitea María Concepción Ausejo Gómez zinegotziari, Cortesen adineko pertsonendako jantoki zerbitzua ezartzeko eta kudeatzeko.

Eskuordetzeak bere baitan ditu adineko pertsonendako jantokiaren barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez du bere baitan hartzen hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.5 b) artikuluan oinarrituta.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri María Concepción Ausejo Gómezi ematea, eta adieraztea eraginkor izan dadin eskuordetze hori onartu beharra duela, eta honako hau zinegotziari jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean zinegotziak aurkakorik adierazi ezean onartutzat hartuko dela, besterik gabe.

Hirugarrena.–Honako eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cortesko Udalaren ediktuen oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cortesen, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1310082