1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
574/2013 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, jantoki baimenduen zerrenda aditzera eman, eta 2013-2014 ikasturterako tarifak eta kuotak onesten dituena.
Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan proposatzen du argitara daitezela 2013-2014 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak ezartzearren, baita hezkuntza zerbitzu horren aldera diru-laguntza jasotzen duten ikasleek pagatu behar dituzten gehieneko kuotak ere.
Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993-05-31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) ezarritakoa aplikatuz, agindu horrek garatu egiten baitu Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako jantokien funtzionamendua arautzen duen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan (1991-08-21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) xedatutakoa.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezarritakoaren arabera esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiak baimentzea 2013-2014 ikasturterako. Onuradunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira.
2. Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik ikasturte horretan jaso beharreko diru-laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Bertan adieraziko da, halaber, diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunetara, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera eta Zerbitzu Osagarrien Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2013ko ekainaren 26an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
I. ERANSKINA
2013-2014 ikasturterako jantoki baimenduak
Kudeaketa mota
Eskualdekoak, kudeaketa kontratatua dutenak
CATERINGA |
Antsoain | “Ezkaba” HLHIP |
Beriain | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
Jauntsarats | “Oihanzabal” HLHIP |
Los Arcos | “Santa María” HLHIP |
Irunberri | “San Juan” HLHIP |
Mutiloa | “San Pedro” HLHIP |
Noain | “San Miguel” HLHIP |
Orkoien | “San Miguel” HLHIP |
Iruña | “Andrés Muñoz Garde” HBIP |
Gares | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
Zangoza | “Luis Gil” HLHIP |
Tutera | “Torre Monreal” HBIP |
Viana | “Ricardo Campano” HLHIP Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua |
Atarrabia | “Lorenzo Goicoa” HLHIP “Atargi” HLHIP |
Zizur Nagusia | “Camino de Santiago” HLHIP “Catalina de Foix” HLHIP “Erreniega” HLHIP |
IKASTETXEAN PRESTATURIKO BAZKARIA |
Agoitz | “San Miguel” HLHIP Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua |
Berriozar | “Mendialdea” HLHIP |
Betelu | “Araxes” HLHIP |
Cascante | “Vicenta María” HLHIP |
Doneztebe | “San Miguel” HLHIP “Mendaur” DBHI |
Elizondo | “San Francisco Javier” HLHIP |
Lizarra | “Remontival” HLHIP |
Etxarri Aranatz | “San Donato” HLHIP |
Garralda | “Ntra. Sra. de Orreaga” HLHIP Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua |
Goizueta | “Andrés Narbarte Xalto” HLHIP |
Uharte | “Virgen Blanca” HLHIP |
Irurtzun | “Atakondoa” HLHIP |
Larraintzar | “Obispo Irurita” HLHIP Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua |
Leitza | “Erleta” HLHIP |
Lekunberri | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP |
Lesaka | “Irain” HLHIP |
Luzaide | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
Otsagabia | HLHIP Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua |
Erriberri | “Príncipe de Viana” HLHIP |
Erronkari | “Julián Gayarre” HLHIP Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua |
Tafalla | “Marqués de la Real Defensa” HLHIP |
Zubiri | “Xabier Zubiri” HLHIP |
Zudairi | “Las Amescoas” HLHIP |
Arruntak, kudeaketa kontratatua dutenak
CATERINGA |
Allo | “La Cruz” HLHIP |
Altsasu | “Zelandi” HLHIP |
Andosilla | “Virgen de la Cerca” HLHIP |
Barañain | “Alaiz” HLHIP “Eulza” HLHIP “Los Sauces” HLHIP |
Barasoain | “Martín Azpilcueta” HLHIP |
Beire | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa |
Buñuel | “Santa Ana” HLHIP |
Burlata | “Hilarión Eslava” HLHIP “Ermitaberri” HLHIP |
Caparroso | “Virgen del Soto” HLHIP |
Zarrakaztelu | “Virgen de la Oliva” HLHIP |
Castejón | “Dos de Mayo” HLHIP |
Cintruénigo | “Otero de Navascués” HLHIP |
Corella | “José Luis Arrese” HLHIP |
Cortes | “Cerro de la Cruz” HLHIP |
Fontellas | “Virgen del Rosario” HLHIP |
Fustiñana | “Santos Justo y Pastor” HLHIP |
Lakuntza | “Luis Fuentes” HLHIP |
Larraga | “San Miguel de Larraga” HLHIP |
Lerin | “Dña. Blanca de Navarra” HLHIP |
Mendabia | “San Francisco Javier” HLHIP |
Mendigorria | “Julián M.ª Espinal” HLHIP |
Milagro | “Ntra. Sra. del Patrocinio” HLHIP |
Monteagudo | “Honorio Galilea” HLHIP |
Murchante | “Mardones y Magaña” HLHIP |
Olazti | “Domingo Bados” HLHIP |
Oteitza | “San Salvador” HLHIP |
Iruña | “Amaiur” HLHIP “Azpilagaña” HLHIP “Bernat Etxepare” HLHIP “Buztintxuri” HLHIP “Cardenal Ilundáin” HLHIP “Dña. Mayor” HLHIP “Ermitagaña” HLHIP “García Galdeano” HLHIP “Hegoalde” HLHIP “Iturrama” HLHIP “José María de Huarte” HLHIP “El Lago de Mendillorri” HLHIP “Mendillorri” HLHIP “Nicasio de Landa” HLHIP “Patxi Larraintzar” HLHIP “Rochapea” HLHIP “San Francisco” HLHIP “San Jorge” HLHIP “Sanduzelai” HLHIP “San Juan de la Cadena” HLHIP “Víctor Pradera” HLHIP |
Azkoien | “Juan Bautista Irurzun” HLHIP |
Ribaforada | “San Bartolome” HLHIP |
San Adrián | “Alfonso X El Sabio” HLHIP |
Sarriguren | “Sarriguren” HLHIP |
Tutera | “Elvira España” HLHIP “Griseras” HLHIP “Huertas Mayores” HLHIP “Monte San Julián” HLHIP “Virgen de la Cabeza” HLHIP |
Alesbes | “El Castellar” HLHIP |
IKASTETXEAN PRESTATURIKO BAZKARIA |
Amaiur | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP |
Arantza | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pulblikoa/HLHIP |
Bera | “Ricardo Baroja” HLHIP |
Erro | “San Esteban” HLHIP |
Etxalar | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP |
Ituren | Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP |
Iruña | “Vázquez de Mella” HLHIP |
II. ERANSKINA
Diru-laguntza jasotzen duten ikasleentzat baimendutako kuota
eta konpentsazioak
Diru-laguntza jasotzen duten ikasleentzat baimendutako kuotak
BAZKALTIAR KOPURUA | IKASLEKO, EGUNEAN |
0-80 | 1,75 euro |
81-160 | 1,75 euro |
161-240 | 1,75 euro |
+240 | 1,75 euro |
Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren modulua
Eskualdeko jantokiak | Jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 1991ko abuztuaren 21ekoa). |
Jantoki arruntak | Eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzeko. |
Eguneko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordina
Irakasleek jasotzen dituzten konpentsazioek ordainsari izaera dute eta nominaren bidez jasoko dira.
BAZKALTIAR KOPURUA | JANTOKIKO ARDURADUNA | ADMINISTRATZAILEA* | ZAINDARI BAKOITZEKO |
0-80 | 16,63 euro | 14,71 euro | 16,63 euro |
81-160 | 18,58 euro | 14,71 euro | 16,63 euro |
161-240 | 19,92 euro | 16,48 euro | 16,63 euro |
+240 | 20,61euro | 18,88 euro | 16,63 euro |
* 40 bazkaltiar arteko jantokietan, pertsona berak beteko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak. |
Iragarkiaren kodea: F1309669