139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa 2013ko plantilla organikoan

Cascanteko Udalak, 2013ko uztailaren 4an egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea aldaketa Cascanteko Udalaren plantilla organikoan.

Onetsitako plantillako aldaketa jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan ondoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, 6/1990 Foru Legearen 233.4 artikuluan eta 251/1993 Foru Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Cascanten, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1310010